Datu pertsonalen pribatutasuna eta tratamendua

Atari honen titularra Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA) da eta Gipuzkoa Zainduz domeinuei lotutako webguneek osatutako ataria da. 

Interesdunak emandako datuak dagokion prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko, pribatutasun politika honetako baldintzen arabera.

Datu hauek Gipuzkoa Zainduzen ardurapeko tratamenduaren barruan sartuko dira, eta ez zaizkie inola ere hirugarrenei lagako, ez bada interesdunaren zalantzarik gabeko baimenarekin edota aplikatzekoa den legeak hala baimentzen duen kasuetan izan ezik. 

Biltzen diren datu pertsonalen tratamenduaren konfidentzialtasuna bermatzen du Gipuzkoa Zainduzek, bai eta datu horien segurtasuna bermatzen duten neurri teknikoen eta antolaketa-neurrien inplementazioa ere. 

Webgune honek, zure interesekoak izan daitezkeen beste gune batzuetarako estekak izan ditzake. Esteka horietara sartzen zaren eta webgune hau uzten duzun unetik, Gipuzkoa Zainduzek ez du kontrolik izango birbideratua izan zaren gunearen gainean, eta, beraz, ez da pribatutasun politikaren baldintzen erantzule izango, ezta hirugarrenen webguneetan zure datuak babestearen erantzule ere izango. Gune horiek pribatutasun politika propioak dituzte; beraz, komeni da politika horiek zeintzuk diren kontsultatzea, ados zaudela egiaztatzeko.

Tratamenduaren Arduradunaren datuak

Gipuzkoa Zainduz S.A.

NAN: A26645804

Posta-helbidea: Txara II. Zarategi Pasealekua 99, 20.015 Donostia.

Datuak Babesteko Ordezkariaren helbide elektronikoa: gipuzkoazainduz@gipuzkoa.eus

Tratamenduaren helburua

Emandako datuak dagokion prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.   

Tratamenduaren legitimazioa

Zure datuen tratamendua egiten da Gipuzkoa Zainduzek dituen legezko betebeharrak betetzeko, Gipuzkoa Zainduzi eman zaizkion interes publikoko misioak betetzeko, eta Gipuzkoa Zainduzek dituen botere publikoak erabiltzeko. Bestalde, tratamenduaren helburuak zure adostasuna eskatzen duenean ere beharrezkoa da zure datuak tratatzea, eta adostasun hori baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.

Datuak gordetzea

Zure datu pertsonalak behar den denboraz gordeko dira, bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko. Gainera, artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Datuak jakinaraztea

Oro har, zure datu pertsonalak ez zaizkio hirugarrenei jakinaraziko, legeak hala agintzen duenean izan ezik.

Interesdunen eskubideak

Aplikatu beharreko araudia betez, interesduna harremanetan jarri ahal izango da Gipuzkoa Zainduzko datu babeserako ordezkariarekin, bere datu pertsonalen tratamenduaren inguruan kontsulta egiteko eta gai honetan dituen eskubideak baliatzeko. 

Zeure datuetara sartzeko eskubidea erabil dezakezu, bai eta datu horiek zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea ere, edo datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, edo tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, bai eta zure datuen eramangarritasunerako eskubidea ere. Zure datuak tratatzeko baimena eman baduzu, baimen hori edozein unetan ken dezakezu, baina horrek ez du eraginik izango kendu aurreko baimenean oinarrituta zure datuen tratamenduaren zilegitasunean.

Horretarako, datuak babesteko ordezkariari idazki bat bidal diezaiokezu helbide elektroniko honetara: gipuzkoazainduz@gipuzkoa.eus
Zure eskubideak baliatzeko eskaera egiten duzunean, Gipuzkoa Zainduzek, arrazoizko zalantzak izango balitu, zure nortasuna egiaztatzeko beharrezko informazioa eskatu ahal izango dizu.

Zure eskubideak bete ez direla uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan (https://www.avpd.euskadi.eus/inicio/).