Zer da Gipuzkoa Zainduz?
GIPUZKOA ZAINDUZ, S.A. foru sozietate publiko bat da, nortasun juridiko propioa, jarduteko gaitasun osoa, ondare eta diruzaintza propioak eta kudeaketarako autonomia dituena, esleitzen zaizkion funtzioak eta eskumenak betetzeko.
Zein da bere helburua?
Bere xedea honako hau da: Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztutako sektore estrategikoetan beharrezkoak diren baliabide eta azpiegituren eraikuntza edota egokitzapena bultzatzea, lehentasuna gizarte babesaren arloan dagoen eskariari erantzuteko esku hartzeei emanez.
Helburua lortzeko, sektore publiko, pribatu eta komunitarioaren arteko lankidetza eredua bultzatuko da; hain zuzen, merkataritzako foru sozietateak parte hartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak bere lurralde eredua garatzeko estrategikotzat jotzen dituen azpiegiturak eraikitzea sustatzen duten sozietate mistoen eraketan.
Zein da bere egitura?
Batzar Nagusia
Batzar Nagusia sozietatearen gobernu organo burujabea da. Ohiko Batzar Nagusia urtean behin bilduko da, ekitaldi bakoitzaren lehenengo sei hilabeteetan, sozietatearen kudeaketa ikuskatzeko, hala badagokio, aurreko ekitaldiko kontuak onartzeko, emaitza nola erabili erabakitzeko, baita ere indarrean dagoen legediak eskatzen dituen baldintzak betez deialdian jaso den beste edozein gai eztabaidatzeko eta ebazteko. Ohiko Batzar Nagusian, halaber, ez ohiko gaiei buruzko erabakiak har daitezke.
Administrazio Kontseilua
Administrazio Kontseiluak zuzendu, kudeatu eta ordezkatuko du sozietatea, eta bere eskumenen eta gaitasunen muga bakarrak Estatutu hauek eta Legeak Batzar Nagusiari esleitu dizkioten eskumenetatik datozenak izango dira. Presidente karguan arituko den pertsona batek eta 5-11 kidek osatuko dute; kide horiek Sozietatearen Batzar Nagusiak hautatuko ditu.
- Presidentea:
- Maite Peña López, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko foru Diputatua.
- Batzordekideak:
- José Ignacio Asensio Bazterra jauna, Jasangarritasun Departamentuko foru Diputatua.
- Miren Itziar Agirre Berriotxoa andrea, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru Diputatua.
- Iker Aldazabal Basauri jauna, Zainteka eta Gizarte Politiketako Plangintza, Inbertsio, Ikuskaritza eta Prestazio Ekonomikoen Zuzendari nagusia
- Mónica Pedreira Lanchas andrea, Jasangarritasun Departamentuko Trantsizio Ekologikoko Zuzendari nagusia
- Jon Aldazabal Etxeberria jauna, Gobernantza Departamentuko Araubide Juridikoko Zuzendari Nagusia
Zuzendaritza Nagusia
Administrazio Kontseiluak, Sozietatearen gobernua bermatzeko behar diren ahalmenak gordeta, Zuzendaritza Nagusiari esleituko dio Sozietatearen ordezkari, administratzaile eta kudeatzaile gisa aritzeko ahalmenak modu iraunkorrean erabiltzeko eta betearazteko gaitasuna, baita dagozkion ahalmen betearazleak ere, Kontseiluak berak adierazitako mugak eta gidalerroak errespetatuz.
Araudia
16/2025 Foru Dekretua, urriak 21ekoa, zeinaren bitartez sortzen baita Gipuzkoa Zainduz, S.A. izeneko merkataritza-sozietatea.
Gipuzkoa Zainduz SA foru merkataritza-sozietatea arautuko duten estatutu sozialak.