Gipuzkoa Zainduz
Zer da Gipuzkoa Zainduz?
GIPUZKOA ZAINDUZ S.A. foru-sozietate publikoa da, eta bere helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztutako sektore estrategikoetan beharrezkoak diren baliabide eta azpiegituren eraikuntza eta/edo egokitzapena bultzatzea, gizarte-babesaren arloan dagoen eskariari erantzuteko beharrezko esku-hartzeak lehenetsiz.
Helburu hori lortzeko, lankidetza publiko-pribatu komunitarioko eredu bat bultzatuko du, zehazki, foru merkataritzako sozietateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren lurralde-eredua garatzeko estrategikotzat jotzen diren azpiegiturak eraikitzea sustatuko duten sozietateak eratzen parte hartuz.
Jarduketa ildoak
Jarduera estrategikoetarako baliabideak eta azpiegiturak bultzatzea
Gipuzkoako Lurralde Historikoak tresna bat behar du Gipuzkoako Lurralde Historikoaren interes sozialean eragina duten sektoreetan Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako jarduketa estrategikoak hedatzeko beharrezkoak diren eraikuntza eta/edo azpiegituren egokitzapena bultzatzeko.
Arretaren eta gizarte-zaintzaren hobekuntza bultzatzea
Errealitate horrek gizarte-babesaren sektoreari eragiten dio bereziki, eta bertan beharrezkoa da arreta eta gizarte-zaintza hobetzen jarraitzea, lurraldea baliabide eta azpiegitura gehiagorekin sendotuz. Esparru horretan, badira Hirugarren Sektore Sozialarekiko lankidetza publiko-pribatu-komunitarioaren aurrekari batzuk, estaldura-gabezia handienak dituzten lurralde-eremuetako batean adinekoentzako azpiegiturak eraikitzea eta abian jartzea ahalbidetu dutenak. Oraindik bidea egin behar bada ere, azpiegitura berri bakoitzak diferentzia bat markatzen du eta komunitatearen ongizateari laguntzen dio.
Gizarte-premien aurreko aurrerapena
Azpiegituren defizit horrek eta horren ondoriozko plaza faltak itxarote-zerrendak handitzea ekarri du, eta horri gehitu behar zaio Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen 2024-2030 Mapak egiten duen aurreikuspena: mendekotasunak datozen urteetan izango duen bilakaera dela-eta, eskaria handitzea. Mapa horren arabera, 2030a baino lehen, Gipuzkoak 757 plaza berri izango ditu adinekoen egoitza-zentroetan, egungo estaldura-mailari eutsi ahal izateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak arlo honetan duen esperientzia kontuan hartuta, funtsezkoa da eredu berritzaile berriak hartzea, lurralde historikoan azpiegitura estrategikoen beharrari arrakastaz aurre egiteko. Horretarako, lankidetza publiko-pribatua irtenbide berritzaile eta iraunkorrak bultzatzeko funtsezko bide gisa azaleratzen da.
Hirugarren Sektore Sozialarekin lankidetza
Erakundeen eta irabazi-asmorik gabeko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetza babes sozialaren Gipuzkoako ereduaren indargune nagusietako bat da. Gipuzkoa Zainduz eredu horretan oinarritzen da eta ezaugarri hori indartzeko balioko du.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren erantzukizuna eta konpromisoa da gaur eta bihar bermatzea zaintza behar duen pertsona orok kalitatezko arreta pertsonalizatua eta komunitateari irekia izango duela. Abiadura handian zahartzen ari den gizarte honetan, erabaki ausartak hartu eta tresna berritzaileak aktibatu behar ditugu helburu hori lortzeko. Hori da "Gipuzkoa Zainduz": tresna eraginkor eta partekatua, egungo eta etorkizuneko zaintza-beharrei, lankidetzatik, erantzutea ahalbidetuko duena
Eider Mendoza – Gipuzkoako Diputatu Nagusia
Esan genuen proaktiboak izango ginela etorkizuneko behar sozialei erantzuteko orduan, eta gure hitza betetzen ari gara. Aurrerapena, berrikuntza eta lankidetza, gaur eta bihar pertsona guztien ongizate integrala zaintzeko
Maite Peña – Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Diputatua
Pertsonen zaintza da Aldundiaren konpromiso nagusia: "eta akordio honek politika hori berresten du. Horregatik, gizarte-politikei bultzada berri bat eman behar diegu, eta Zaintza Eredu Berri bateranzko trantsizioa egin "
José Ignacio Asensio - Lehen diputatu nagusiordea eta Jasangarritasuneko Diputatua